Pedro Manuel Matxain Ezpeleta 1916-ko urriaren 13-an jaio zen, Aieteko «Txabola» etxean, gaur egungo Gurutzeaga parrokiaren ondoan.
Aita, Jose Matxain, usurbildarra, irrintzilari oso famatua izan zen. Behin batean, Euskal Festak deiturikoetan, irrintzia egin ondoren, Txirritak harrituta honako bertso hau bota zion:
Bejondeikela, Matxain,
o¡ dek irrintziya!
Ez dek nolanaikua
¡re itzontziya.
Orain bazeukagu guk
komenientziya,
goratu nai badegu
gure probintz¡ya.
Ama: Eustakia Ezpeleta, oñatiarra, etxekoandrea.
Ana¡-arrebak: bost ziren guzt¡ra. Baina bi oso txikitan hil ziren, Santi (lau urte) eta Iñazi (se¡ urte). Arreba Anttoni, zaharrena, 1990-ean hil zen. Anaia, Migel, 1973-an hil zen, Parisen, erbesteraturik.
Manuelek bi urte bakarrik eman zituen eskolan. Irakurri eta idazten ikasi zuen On Zezilio Agirre apaiza irakasle zuela. Amar urterekin Donostiko harategi batean has¡ zen lanean. Egunero hamabi ordu lan egiten zituen, eta bost duro irabazten zuen hilean. Ilunabarrean Aieteko Munto sagardotegira joaten zen tokan egitera.
Kirolerako zaletasuna gaztetatik sortu zitzaion, batez ere tokarako. Bere aitona ere, Pedro Matxain, tokalari ezaguna izan zen aurreko gizaldian.
Hamabi urte zituela, Munton arrantzale koadrila batek merienda jokatu zuen toka jokoan. Lau gizon beste lau gizonen aurka.
Tirada baten faltan, bost kolpe behar zituen talde batek bestea berdintzeko. Ezinezkoa zelakoan, Manuel umeari eman zioten fitxak botatzeko aukera, guztien barre artean. Manuelek seiak jo zituen —se¡ fitxa erabiltzen dira tokan—, egunero ibiltzen baitzen bertan tokan. Arrantzaleek sorbalda gainean eraman zuten sagardotegira.
Hamahiru urterekin, Donostiako Triunfo kaleko baldosa fabrika batean has¡ zen lanean. Geroztik han egingo zuen lan. Baldosak egiteko moldeak mugitzen landu zuen Matxainek, gero tokan egiteko behar zuen besoa.
Beti oinez egiten zuen lanerako joan-etorria, eta askotan korrika. Hala, egun batean, gazte lasterketa batekin egin zuen topo Donostiako kaleetan. Espaloitik korrika jarraitu zituen lasterkar¡ak eta haiekin batera iritsi zen helmugara. Horrela has¡ zen Manuek korrika.
Hamabost urterekin, Gipuzkoako Infantilen Txapelketa irabazi zuen Tolosan. Handik aurrera Uliako Jimnastikan has¡ zen korrika, eta txapelketa ugari irabazi zituen: Campeonato de Debutantes, Campeonato de Neófitos, Gipuzkoako Eusko Gaztedi etabar…
Lehenengo toka txapelketa ere hamabost urterekin irabazi zuen, Herreran.
Hemeretzi urte zituela, 1936-ko Gerra Zibila has¡ eta Frankoren aurka boluntario joan zen.
Ez dakigu zein soldadu taldetan egon zen; baina berak el 5° de UGT aipatzen zuen. Batalloia izango zen hori. Mendian ibiltzen zirala gehienbat, eta lo txabolatan edo kanpamendutan egiten zutela.
Frentean beti, alegia, 1937ko Ekainaren 18-ra arte, Bizkai aldean. Gero, Sopuerta eta Castro Urdiales aldean, eta azkenik, 1937ko Abuztuaren 26an, errenditu eta preso hartu zituzten Santanderren.
Lehenengo hiru egunetan ez zuten mokaurik probatu ere egin. Gero, Batallón de Trabajadores delako batera bidali zituzten.
Santandertik Santoñara eraman zituzten; gero Miranda de Ebro, León —emen bideak konpontzen ibili ziran—, San Emiliano —ontan, berriz, alanbradak jasotzen—, eta azkenik Bartzelonara.
Preso garaiko oroitzapen latzenak gosea eta hotza izan ziren harentzat. Behin, gainera, goserik gelditu eta bigarren aldiz iladan jartzean, kapitanak sekulako muturrekoa eman omen zion. Manuelek gerora aitortu izan zuenez, inoiz etzituen zeruko izarrak orduan bezain garbi ikusi.
1939ko Urrian etxera bidali zuten, bi urte eta bi hilabete preso egon ondoren. Frankoren aginduz, ordea, 1940ko Uztailak 7an, «todos los que han servido al ejército republicano doble», berriz ere Batallón de Trabajadores batera, 1943ko Martxoak 27ra arte.
Galizia aldean eman zituen ¡a hiru urte horiek. La Bacollako aireportu egiten igaro zuten denbora gehiena. Bostetan jeiki eta lanean aritzen ziran ordubiak arte. Bitartean, opil bat bakarrik jaten zuten hamarrak aldean. Zutik egoteko aina bazkaldu ondoren, instruzioa egiten zuten arratsaldean, eta gero lotara. Se¡ hilabete egin zituen Cuerpo de Artillería, n° 8, de Pontevedra delakoan ere, lizentziatu aurretik. Azkenean, hogei ta zazpi urte zituela, etxera bidali zuten.
Tokan jarraitu zuen; batez ere, herriz herri ibili ohi zen, herriko festetan sari ugari irabaziz. Bola mundua ere gustatu eta piskanaka hartan has¡ zen. Lehen bola lehiaketara hogei ta zortzi urterekin aurkeztu zen.
Handik aurrera, ¡non diren txapelketa guziak irabazi zituen, bai tokan eta bai bolan: Gipuzkoako Txapelketa, Espainiakoa, Erregulartasunarena, Binaka… Baina beti toka gehiago gustatu izan zaio. Ia jaiero trofeoren batekin itzultzen zen etxera; batzuetan bi edo hiru koparekin ere bai.
Bertsotarako grina txikitatik izan arren, 1960ko hamarkadan has¡ zen bertso jartzen. 1963 urtean, Donostiako ostatu batean, ilunabarreko hamarrak aldean, Matxain bi lagunekin elkartu zen; haietako bat, bertsolaria.
Bertsolari hori has¡ zitzaion puntuak jartzen; eta Manuelek ondo edo gaizki, baina beti erantzun zion. Egun hartan bapo baitzegoen, txuleta ederra janda, eta zergatik ukatu? Litroko bot¡la bat ardo edanda.
Eta, holakoetan gertatzen dana, apustua egin zuten nork bertso hobeak jarri. Hiru txuleta jokatu zituzten. Eta erabakitzeko juradu bezela, Euskaltzaindira, bertso-paper txapelketa batera bialtzea erabaki zuten. Bigarren saria irabazi zuen aldi hartan Matxainek; eta bere lehenengo bertso saila zuen hura, Arantzazuko Amar¡ jarria, ain zuzen.
Gerozt¡k bertso sail ugari argitaratu zituen «Zeruko Argia»-n, «La Voz de España»-n eta «El Diario Vasco»-n Basarriren sailean eta bai «Goiz-Argi»-n ere.
Azkenik, 1969ko Otsailean, bere bertsoak bilduz, liburu bat ere argitaratu zuen, «Uste gabean» izenekoa, «Auspoa» saileko 84 zenbakia.
Urte berean Japonera joan zen. Euskal Jokoen erakusketa bat egitera, hango telebista batean. Lau lagun joan ziren: Matxain, Soarte, Usategieta eta Rafael Agirre Franko. Oso gustora itzuli ziren handik.
1993 urtean, Donostiako Udalak «Medalla al Mérito Ciudadano» delako saria eman zion. Omenaldi ugari egin zizkioten, bai toka eta bola munduan —Aieten, Herreran, Ibarran…— eta bai bertsolaritza munduan ere: 1994, Bertsolari eguna; 1995, Euskararen Udal Patronatua…
Kristau eta pakezale porrokatua izan zen beti. Ordulari gabe ibili ohi zen, baina zer ordu zen zekiela.
Kirol guzt¡ak gertatzen zitzaizkion, eta zahartzaroan ere telebistako emanaldi gehienak ikusten zituen: pelota, trirrindularitza —Indurainen jarraitzale sutsua—, futbola —kinielak ere egiten zituen—, atletismoa…
Familiako datuak: 1950 urtean Maria Teresa Etxarrirekin ezkondu zen, eta bi urte beranduago Marian Matxain bere alaba jaio zen; 1977ko Urriaren 13-an, Manuelek hirurogei ta bat betetzen zituen egun berean, bere ¡loba bixkiak jaio ziren: Iñigo eta Jon Alberdi Matxain.
Manuel Matxain 1999ko Abenduaren 18an hil zen, Aieten.