Txotx festa Katxola baserrian Eneko Goia Donostiako alkate jaunarekin

2016ko otsailak 27

Arratsaldeko 17:30etatik aurrera sagardoaren aintzineko kulturaren inguruan hainbat jarduera egongo da baserrian, iragan hurbila oroitzeak gu eta gure ondorengoak aberasten gaituelako.

TXOTX!!! 18:30ean izango da eta Eneko Goia Donostiako alkate jaunarekin batera ospatuko dugu, gure gonbidapena adeitasunez onartu duena.

KATXOLA

Joakina eta Juani Urrestarazu, Mari Carmen Illarreta eta Kontxi Lasori omenaldia egiteko aukera paregabea izango dugu. Lau emakume hauek ordezkatzen gaituzte beraien humanitateagatik, gure urrezko danborra izateagatik eta Aieteren izen ona zabaltzeagatik.

Jai herrikoia 17:30etan hasiko da Txalaparta eta Kirikotekarekin.

Ordu horretan ere Kuttxa Ekogunek antolatutako tailerrak eta jolasak hasiko dira.

Trikitilariak festan zehar (Maider Lasa eta taldea)

Aieteko buruhandiak, zezen suzkoa, boloak eta sokatiraren erakusketa.

Igela eta toka jokuak.

18:30etan omenaldia: Aurresku-agurra (GeroAxular) eta bertsoak (Maialen Akitu eta Xamoa”).

Makailu tortilla eta patata tortilla lehiaketa. Gazteenentzat zizka-mizka.

Urtearen une onenetariko bat pasako dugu.

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio