75 urterekin Gipuzkoako toka Txapeldun izan zen

BOLOSBertso girotik aparte, Manuelek gehien maite izan duena bolan eta tokan ibiltzea izan da. Tokan sari guzti-guztiak dauzka irabaziak.

Bertso idazten berandu samar hasi zen. 48 urte inguru izango zituen hasi zenean eta hasera xelebre samarra izan zuela esan daiteke. 1965. urtera arte ez omen zuen sekula pentsatu ere horrelako lanetan hasterik. Urte horretan (1.965) apustu bat egin zuen lagun batekin:

«Baietz Akademiako premioetara nere bertsoak bialdu», esan omen zion. Esan eta egin. Eta baita bigarren saria jaso ere. Arantzazuko Ama Birjinari jarritako bertsoak ziren.

Baina hori hasera besterik ez zen izan. Gero iladan etorri baitzitzaizkion sariak. Bertsoak, lanetik etxerako bidean bururatzen omen zitzaizkion eta paperera pasatzen zituen gero.

Manuelek bertso-paper ugari jarri baditu ere, asko eta asko galduak dituela esan behar da, agian bertsoen maila eta garrantziari jaramonik egin etziolako. Tamalgarria benetan, Manuelen kategoria hainbat hamarkadetan uka ezina izan baita aditu guztien arabera.

Baina paper gordetzaile kaxkarra bazen ere, memori ikusgarriaren jabe izan da, eta tarteka, aspaldian kantatutako bertsoak ederki gogoratzen ditu. Behin, elizetan mezak euskaraz emateko baimena zábaldu zenean honako hau bota omen zuen:

Bartarratseko amets eder bat

ez det barruan gordeko,

aingeru batek esan dit neri

bere berri emateko.

Gure hizkuntza berdingabe hau

nola ez degu maiteko,

zeruan ere agindu dute

euskeraz hitzegiteko.

Manuel Matxain, Donostiako Aiete auzoan jaio zen 1916. urteko Urriaren 13an.

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio