(¿Semana de la movilidad para Aiete?)
Europako Batasunak antolatutako Mugikortasunaren Aste Europarra kanpainak herritarrak garraio publikoa, bizikleta eta oinezko martxa erabiltzera bultzatzeko helburua du. Era berean, hiri europarrak garraiobide horiek sustatzera eta horretarako beharrezkoak diren azpiegitura berrietan inbertitzera animatu nahi ditu.
Azken mendean, hiri-eremuetako garapena ibilgailu pribatua sustatzera bideratu da eta, horren ondorioz, trafiko-pilaketak, osasuna kaltetzen duen kutsadura, zarata-maila handiak, eta abar, ditugu.
Donostian ere, uda honetan, auto pribatuaren gehiegizko erabilerak eragiten dituen ondorioak pairatu ditugu. Arazo hori konpontzeko beste neurri batzuk hartu behar dira: norberaren ibilgailuen erabilera mugatzea eta kutsatzen ez duten garraiobide osasungarriak sustatzea.
Gure ustez, aurten Donostia Europako Kultur Hiriburu bada ere, Udalak ez du bizikletaren aldeko apustu irmorik egin, ez bizikleta-azpiegiturei dagokienez ez bizikletaren balioen sustapenari dagokionez.
Kalapiek herritarrei horren inguruan hirian antolatzen diren jardueretan parte hartzeko gonbita luzatzen die eta Udalari bizikleta bezalako garraiobide osasungarri, merke eta ekologiko baten aldeko apustu irmoa egiteko eskatzen dio.
Kalapie Txirrindularien Elkartea