Aieteri esatera merezi baiño askoz geiago nerekin portatu zera.
-1-
Pixka pixka bat pasa danean
nere buruko tontera
bertso batzuek jartzeko artu
ditut luma ta papera,
eta lenengo auxe nua ni
Aieteri esatera
merezi baiño askoz geiago
nerekin portatu zera.
-2-
Omenaldiak utzi ninduan
dana txurro bat egiñik
barrioakin nolako zorra
eginga nagon jakiñik,
naiz ez eduki iñun ajerik
ta naiz ez eduki miñik
aste guzia igaroa naiz
begirik itxi eziñik.
-3-
Gure auzoko gazteriakin
badaukat nik esperantza
jaiak egiten azaldu dute
beintzat piperra ta gatza,
or etzan falta bertsolaririk
txistu, soiñu eta dantza
egun oietan Aietek zeukan
zeru txiki baten antza.
-4-
Fede kontuan beti lenengo
nola izan da «Galtzara»
ez naiz arritzen ainbeste jende
biltzea erri-mezara,
arrigarria gure on Juanen
itzegiteko patxara
arrigarriak beren saioan
Lopategi ta Azpillaga.
-5-
Naiko komeri bazan elizan
danak aulkietan jartzen
alaere batzuk esaten dute
fedea ari dala galtzen,
barrio dana saiatu giñan
erri-meza ori edertzen
funzio ona danean ez da
elizan iñor aspertzen.
-6-
Meza bukatu eta juan giñan
geienok jolas tokira
an egon giñan aurtxo txikien
dantza saioai begira,
emendik urte batzuetara
txapeldun izango dira
orain bezela aurrera ere
gogor saiatzen badira.
-7-
Esan bezela aurtxo guziak
andereñoaren jiran
kantu ta dantza zoragarriak
egiten aritu zidan,
Euskal Erriko itxaropena
gaur nola gazteak diran
nere biotza geien-geiena
jai onek ikutu ziran.
-8-
Bear bezela ezin goraldu
gaurko neronen bertsuak
ain zoragarri dantzatu zuten
ikastolako aurtxuak,
era ortara jarri ditunak
auzoko aingerutxuak
merezi ditu dudarik gabe
danon zorion sutsuak.
-9-
Ortik erten da gero genduan
danok bazkari bikaiña
kupirik gabe ekarri zuten
pagatu zanen ordaña,
egia esan nik apetitu
benetakua det baiña
zuk Azpillaga jango zenduan
Lopategi ta nik aiña.
-10-
Bazkari onak ondorenean
bertso saioa dakarre
jendea etzan ordubetean
antxe egondu asarre,
auzoarentzat nere denboran
naiz ez egin nik ezerre
bazkalondoan entzun nituan
makiñabat gorazarre.
-11-
Alkate jaunak oroigarri bat
eman zidan garaiean
mutu bezela gelditu nintzan
zuen aurrean maiean,
emozioak etzidan uzten
neri itzegiten jaiean
orduko partez oraintxe nator
zuek eskertu naiean.
-12-
Naiz ezer gutxi neronek egin
nere auzoarentzako
txit borondate ona azaldu
dezute neronentzako,
nere esker ona etzaizue ez
bizi guzian paltako
merezi baiño askoz geiago
egin didazutelako.