Klimaren krisiarekin, axolagabe

KUTSATZAILEA

zementu fabrikak

Historikoki sektorerik kutsatzaileenetakoa izan da. Erregistroak jasotzen duen urtean ere, 0,8 milioi tona CO2 isuri zituzten Euskal Herriko zementu enpresa nagusiek, baina kontuan eduki behar da erregistroak ez dituela jaso Olatzagutiko (Nafarroa) Portland Valderribasek isuritakoak. Edonola ere, sektoreak krisian jarraitu zuen 2014an, eta hori nabaritu egin zen, ingurumenaren onerako betiere. Esate baterako, bere ekoizpenaren gailurrean izan zen urtean, 2007an, Euskal Herriko lau zementu fabrika nagusiek ?Añorgako eta Arrigorriagako Rezola fabrikak, Lemoako Cementos eta Olatzagutiko Porland Valderribas? 2,1 milioi tona CO2 isuri zituzten atmosferara, eta 185 tona hondakin toxiko arriskutsu sortu. 2014an, berriz, CO2 isurketa datuak ezin dira jakin, Olatzagutiko plantak ez duelako horien berri eman, baina, hondakin toxikoei dagokienez, 74 tona hondakin arriskutsu sortu zituzten, alegia, 2007an baino ia hiru aldiz gutxiago. Espainiako zementu enpresen sektoreak iragarri zuenez, 2014an ekoizpena handitu zuten, 2007tik lehen aldiz. Hain zuzen ere, 10,7 milioi tona ekoitzi zituzten, 2013an baino %0,4 gehiago. Edonola ere, ekoizpen oso txikia da hori 2007an izan zutenarekin alderatuta: 60 milioi tona.

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio