Munto baserriko piezak jartzen ari dira plazan

Aieteko bizilagunek denbora luzez borrokatu zuten Munto baserria zutik mantentzeko. Eraikinaren egoera txarra zela eta, azkenean bota egin zuten, 2013ko otsailean. Gutxienez, XVI. mendeko baserriaren oinarria mantentzea lortu zuten.

MUNTO

Urteetan baserrian gordeta egon diren piezak plazako bodegan biltzen ari dira, eta leku hau egokitzeko lanak egiten ari dira egunotan. Hurrengo asterako bukatuko dituzte lanak. Inaugurazioa irailaren 9an izango da, 18:30ean, Aieteko jaien lehen egunean.

Lantxabe auzo elkarteko Felix Perezek azaldu du pixkanaka auzotarrek egindako proposamenak betetzen ari direla, eta plaza auzoko gune garrantzitsuenetako bat izango dela: «Baserria bota zuten, baina bere memoria bodegako erakusketan gordeko da. Laster bodegako atea jarriko dute. Baserri zaharra gogora ekarriko duen apaingarri bat izango du».

Munto plaza

munto-plaza

Jada plaza gaztez beteta dagoela adierazi du Perezek: «Asko dira jada plazan jolasten hasi diren nerabe eta gazteak. Sagarrondoek ere lehen fruituak eman dituzte, eta tokan jolastu daiteke, Manuel Matxainen garaian bezala».

Munto baserria ez ezik, auzoko beste baserri zaharrak ere gogora ekarriko dituzte panel batean: «Ez da horen zaharra bertan ikusten den irudia, 70ekoa da. Aiete oraindik urbanizatu gabe zegoen».

(Argazkia: Estitxu Zabala)logoa-irutxulo

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio