Arratsalde on denoi.
Eskean ibiltzea ez da oso elegantea baina zenbaitek esaten zuen bezela, es más feo robar.
Aurrekoan bota nizuen amuak ez du oraingoz nahi adina arrain hartu eta bigarren aldiz botako dizuet. Kontuan hartu, auzobertsolanean ekimena kultur sorkuntza kooperatiboaren mugarri eta erreferentzia nagusi bihurtzen denean, lehenengo ekitaldian parte hartu zenutela esan ahal izateko aukera duzuela… Umeentzako futbol zelai bat jarri degu gainera bitartean jolasean aritu daitezen
Bueno, bromak utzita uste det esperientzia polita izan daitekeela eta taldetxo bat biltzen bagera oso interesgarria gerta daitekeela.
Kontuak kontu, mezua ahalik eta gehien zabaltzeko mesedea eskatzen dizuet, Auzobertsolanean ekimenean parte hartzera animatzen zaituztet eta animatzen bazerate aurrez esatea eskertuko dizuet (manexmujika@gmail.com bestela asteazkenera arte nerbioso egongo naiz).
Eta batez ere eskerrik asko!