Manuel Matxain omenduko dute Aieten, bere jaiotzaren urtemugan

Nork: Nerea Lizarralde

matxainUrriaren 12an Manuel Matxain (Aiete, 1916-1999) omenduko dute Aieten. Auzoan oso pertsona ezaguna izan zen. Bertso-jartzaile gisa ez ezik, bolari eta toka-jokalari bezala ere nabarmendu zen. 1992an Donostiako Udalak Hiritar Merezimenduaren domina eman zion. 1994ko Bertsolari Egunean bertsozaleen omenaldia jaso zuen, beste zortzi bertso-jartzailerekin batera.

Ostiralean Manuel Matxaini buruzko erreportajea argitaratuko du Irutxuloko Hitzak. Manex Mujika bertsolari aietearrak parte hartu du Matxainen omenaldiaren prestakuntza lanetan, eta Matxaini buruzko informazio interesgarria kontatu du.

Manuel Matxaini omenaldia urriaren 12an.

Egitaraua

-11:00 Auzobertsolanean. Auzokideek, Jokin Labaien eta Manex Mujika bertsolarien laguntzarekin, Manuel Matxaini buruzko bertsoak egingo dituzte tailer batean (Aieteko kultur eta kirol elkartean, Jolastokin)

11:00 Federatuentzako Toka Txapelketa Munto plazan.

13:00 Auzotarrentzako toka tiraldia.

17:00 Eskola Gurutziaga Abesbatzaren kontzertua Topalekun (Aieteko parkea).

-17:30 Manuel Matxaini omenaldo ekitaldia Gero Axular taldearekin (Munto Plazan. Eguraldi txarra egingo balu, Topalekun).

-18:00 Bertso saioa. Andoni Egaña, Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’, Agin Laburu eta Alaia Martin bertsotan. Gai jartzailea: Manex Mujika.

logoa-irutxulo

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio