Recuerdo del asesinato de Kennedy y reivindicación de la paz
Kennedy’ren eriotza; Zeruko Argia; Urtea: 1968; Alea: 277.zk.
Así reza el bertso octavo de este bertso-papera
Pakea Amerika’n / Pakea Prantzian / Pakea Españian / Pakea Rusian / Pakea Aprikan da / Pakea Asian / Pakea Israel’en / Pakea Persian
Pakea nai degu guk / gaur mundu guzian.
Kennedy’ren eriotza
Matxain, Manuel
-1-
Oso berri tristeak
datozkit gaur neri,
indarraren ametsa
biurtu da egi.
Len bi tiro emanak
bere anaiari,
orain berdin il dute
Roberto Kennedy,
pamili baterako
ez al da geiegi?
-2-
Amerika’n odolak
dabiltz oso bero,
berri tristeak beintzat
datoz egunero.
Orain denbora gutxi
il zuten ezkero
pake-zale aundia
zan Martin Lutero,
ez nuan gauza onik
andik nik espero.
-3-
Motiboak ba-dira
egoteko triste,
pake-zale onenak
iru il dituzte.
Alperrik ari gera
justizian eske
danontzako plomoa
izango da merke,
mundu ontan indarra
nagusi dan arte.
-4-
Amaika aldiz entzun
izan det lenago,
mundua dijoala
gero ta okerrago.
Gauza bat ikusten det
emen oso klaro,
ortan eztago dudik,
ziur ziur nago,
indarraren mende gaur
arrazoia dago.
-5-
Gizonak eriotza
badu berezkua,
geuk alkar iltze ori
ezta legezkua.
Mutil gazte petral bat
da preso artua;
baña mundua dago
gaur konturatua,
nor dan oiek armatzen
dituan eskua.
-6-
Beñere ez naiz izan
ni gerraren alde,
ortik zer etortzen dan
ikusiak gaude.
Baña beste batzuek
amorratzen daude
oiek egin nai dute
munduaren jabe,
nola egiten diran
begiratu gabe.
-7-
Biotza txit sekoa
ta mingaña legun,
oieri berdin zaie
bat il edo eun.
Ondo gordeta daude;
iñork eztaki nun,
Jesus errukitsua
egiguzu lagun,
ia oien mendetik
guk irtetzen degun.
-8-
Pakea Amerika’n,
Pakea Prantzian,
Pakea Españian,
Pakea Rusian.
Pakea Aprikan da,
Pakea Asian,
Pakea Israel’en,
Pakea Persian,
Pakea nai degu guk
gaur mundu guzian.
-9-
Kennedy’ntzako dira
gaur nere bertsuak,
ta beretzako gaurko
danon errezuak.
Pena ematen digu
bere gurasuak,
aitarik gabe dauden
amaika aurtxuak,
ta batez ere beintzat
emazte gaxuak.
-10-
Amar aingerun ama
ta laister amaika,
erradiotik ala
enteratu naiz-ta.
Gizona il dizute
beste batzuk naita;
pazientzia artu,
segurua baita,
gaur zeruan dagola
aurtxo oien aita.