Ostiralean Woody Allen Aieten egongo da

w a euskeraNew York, 1935eko abenduaren 1a (81 urte)

Zzinema zuzendaria, aktorea, gidoigilea, zinema ekoizlea, idazlea, klarinete-jotzailea, antzerkigilea, jazz musikaria eta karaktere aktorea

Woody Allenen benetako izena Allen Stewart Königsberg da, New Yorken, Brooklynen jaio zen 1935eko abenduaren 1ean. Bere familia judua zen eta horrek ere markatu du bere bizitza.

Woody Allen estatubatuar zinema zuzendari, gidoilari eta aktore onenetariko bat da, eta umoregile aparta ere bai; hamasei urterekin hasi zen umoregile lanetan eta ia konturatu ere egin gabe telebista eta irratietako umoristekin lanean hasi zen.

Mia Farrow, bere emaztea izan zenari kasu eginez gero, hipokondriako hutsa dela esan dezakegu eta bere gorputz atal bakoitzaz arduratzen den sendagile bat omen du. Bere lanean ere maniaz betetako gizona da;: filmaren amaierako kreditu-tituluetan beti erabiltzen du letra-mota bera, bere film batean inoiz ez da agertzen «swing»aren urrezko garaiaren osteko abestirik. … Izan ere, hau da bere zaletasunik handiena: astelehenero klarinetea jotzea bere bandarekin New York-eko hotel batean, eta gaur egun, zenbait kontzertu ere eman ditu munduan zehar.

Bere arerioek azken filmetan ideia errepikakorrak erabiltzea eta arrazista izatea ere leporatzen diote, baina hala ere, bere film gehienak oso arrakastatsuak izaten dira, batez ere Europan.

Woody Allen New York hirian bizi da betidanik eta bere lanagatik edo kontzerturen batengatik ez bada, ez zaio batere atsegin bere hiritik kanpo egotea.

Sasoi batean guztion ahotan ibili zen bere bizitza pribatua zela eta; izan ere, bere adopziozko alabarekin harremanak zeuzkan eta honek dibortzioa eta bestelako arazoak ekarri zizkion.

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio