La Bola de Cristal (euskaraz «Kristalezko Bola») 1980ko hamarkadako Espainiako telebista saio bat izan zen. 1984ko urriaren 6a eta 1988 bitartean TVE1 katean airetatu zen, sortzailea Lolo Rico izan zelarik. Espainiako trantsizioaren garaiko gizartearen islada garbia zen, kultura, pentsamolde eta musikari dagokionez La movida madrileña delakoarekin estuki lotua zegoelarik.
Saioaren aurkezlea Alaska izan zen, beste hainbat ohiko kideek ere parte hartzen zutelarik: Isabel Bauzá, Gerardo Amechazurra, Isidoro Fernández, Santiago Auserón, Loquillo, Kiko Veneno, Pablo Carbonell, Pedro Reyes, Fedra Lorente, Javier Gurruchaga eta Anabel Alonso.
Bestalde, saio honetan los electroduendes («elektroiratxoak») deituriko izaki bihurri eta bazter nahastaileek ere garrantzi handia zuten.
Pingback: Lolo Rico hil da | Aiete – Lantxabe – Katxola – Ayete