Manuel Matxain bertsolariak (1916-1999) orain dela 30 urte, 1987ko abenduaren 24an, Uliako Gimnastikari eskainitako bertsoak eskuratu ditu IRUTXULOKO HITZAk.
Manuel Matxain kirolzalea eta kirolaria zen etaUliako Gimanstikan ibilia. Zurriolako krosean parte hartu zuen puntako kirolarien pare geratuz. 1932an, 16 urte soilekin, dagoeneko ezaguna zen toka munduan, eta 1933tik aurrera korrikalari bezala ibili zen Uliako Gimnastikan eta tokiko zein probintziako hainbat txapelketatan hartu zuen parte.
Nork: Malen Aldalur– Urt 19, 2017
Uliako Gimnástica-ri
Korrikarako apizioa
izan det gaztetandikan,
zedozer no ski egingo nuan
ezpalitz izan gerrikan.
Amasei urte nituanean
sartu nintzan Gimnastikan,
esker on asko jasoak ditut
etengabe geroztikan.
Txoko ortako sozio danak
daukate biotz aparta,
ainbeste urte pasa ta gero
gutaz oroitzen dira tao
Urtero oiek gure etxera
bialtzen didate karta,
karrera ikusi ta bazkaltzera
guk ez dezagula palta.
Errege egunez izaten degu
Kurtsal ondoan karrera,
arrigarria emen jendeak
berari dion arrera.
Asko kostata munduko onenak
etortzen dira onera,
toki ederra ikusteko ta
debalde berriz sarrera.
Gerra aurreko laisterkariok,
oitura zarra degunez,
pozikan asko alkartzen gera
danak Errege egunez.
Umore onez bapo bazkaldu
inguratuak lagunez,
Donostiako otxote bati
kantu ederrak entzunez.
Irurogei ta amaika urte
txoko ori sortu zala,
diamantezko eztaiak zuek
dituzute bereala.
Jaungoikoari egiten diot
nere errezo apala,
komeni bada, aurtengo danok
berriz alkartu gaitzala.
Urte guztian ari zerate
zuek lanean ixilka,
donostiarrak ikus ditzaten
munduko onenak korrika.
Zuen izena zabaldua da
Europa eta Afrikan,
gora kirolak, gora Donosti
eta gora Gimnastika!