Hondakinen gaikako bilketan aurrerapauso handiak egin ditu Gipuzkoak hamarkada batean. Alde handiak daude, baina, herri batetik bestera. Donostiak eta Txingudik birziklatzen dute gutxien, eta gero eta urrutiago dituzte gehien birziklatzen dutenak: Debagoiena, Goierri eta Tolosaldea.