Bertshow bertso saio musikatua egingo dute Aieten

Iazko bertshow bertso musikatua.

Maiatzaren 20an, larunbatean, Bertshow bertso saio musikatua egingo dute Aieteko Jolastokin. 17:00etan auzo jolasak egongo dira, eta 19:00etan bertso musikatua hasiko da. Bertsolariak Jon Martin, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Jokin Labayen eta Manex Mujika izango dira. Gai-jartzaile lanetan Gorka Segurola ariko da, eta musikariak Imanol Solores eta Beñat Antxustegi izango dira.

Euria eginez gero ekitaldia Katxolan egingo litzateke.

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio