Azken hamarkadetan mugarri izan diren gertaerak haien protagonisten eta lekukoen eskutik bizitzea. Horixe izan da Mari Karmen eta Elixabete Garmendia ahizpekin egindako bidaia. Bidegintzan urratzaile izan baitira biak. Jaurlaritzako lehen idazkari eta bozeramaile emakumezkoa bata, euskal aldizkari batean lehen zuzendari emakumezkoa bestea.