Hegaztiak eta ugaztunak Miramongo basoan.


Bisita gidatua eskeiniko da Miramongo basotik zehar txorien kabiak eta ugaztunen aterpeak ikusteko.
2017ko Azaroak 5, igandea
Aieteko bizilagun elkarteak, Lantxabek, bigarren bisita gidatu bat organizatu du Katxola baserriaren bitartez.
Zita ordua 9:30ak.
Iñaki Jarauta Parapajaros.com elkarkideak, hegaztieri jarri zaizkien kabi kaxa desberdinak deskribatuko ditu eta horietan ze hegazti mota sartu daitekeen azaldu. Bidean zehar, miramongo parkean dauden hegaztiak ikusiko ditugu eta fauna desberdinak ezagutu. Miramongo basoaren berritze lanak, LUR PAISAJISTAK S.L enpresak, Iñaki Jarautaren gidaripean eginiko proiektua da eta honen bitartez, kabi eta aterpe berriak eraiki dira hegaztientzako eta ugaztunentzako, bertako biodibertsitatea hazteko eta indartzeko.
Miramongo basoa heldua eta aberatsa da ekologikoki puntu askoetan. Bertako ekosistema paregabea da hegazti eta ugaztunak bizitzeko, eta arrazoi hau helburutzat hartuta, kabiak eta eta aterpeak eraiki dira.

Aholkuak:
Ez eraman arropa deigarririk. Eguraldiaren araberako jantzia eraman. Basoan zehar erabiltzeko zapatak eraman.
Hegaztiak behatzeko, isiltasuna behar da, batzuetan entzumenaren bidez ikusten baitira lehenago hegaztiak.
Materiala:
Hegazti gida, ikusten ditugun hegaztiak identifikatzeko.
Prismatikoek eta teleskopioek fauna behatzeko lagunduko digute.
Iraupena:
2 ordu luze.

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio