2017 Abe 12 – 2018 Mar 11 / Astelehenetan eta jaiegunetan itxita (igandetan zabalik)
Hiru hilabetez behin, irudigile baten lanak hartzen ditu Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Lorena Martínezen txanda da.
llustratzaile polifazetikoa da. Urte askoan irudigintzaren, publizitatearen eta diseinuaren munduan egin du lan. Egun, ilustratzaile profesional freelance-a da. Denbora librean, komikigilea ere bada.
Aiete Kultur Etxean paratuko den Txokoan, ilustratzailearen lanak erakutsiko dira orokorrean: liburuetako ilustrazioak eta azalak, bere zirriborro eta koadernoak, teknika ezberdinetako margolanak, kartel eta jokoak, biniloak, baita ere lan egiteko erabiltzen dituen tresnak eta inspirazio iturri zaizkion liburu, objektu eta bestelakoak.
Erakusketaren ordutegia:
Asteartetik ostiralera: 16:00-20:30.
Larunbatak: 10:00-14:00, 16:30-20:00.
Igandeak: 10:00-14:00.
Astelehenetan eta jaiegunetan itxita.
Gabonetako ordutegia (Abenduraren 21etik Urtarrilaren 7ra arte)
Asteartetik Igandera: 10:00-14:00.
Larunbata 30 abendua: 10:00-14:00, 16:30-20:00.
Astelehenetan eta jaiegunetan (Abenduaren 25, 31 eta urtarrilaren 1ean eta 6ean) itxita.
Antolatzaileak: Galtzagorri Elkartea, Donostia Kultura.