Poeta, txalapartaria, Ez Dok Amairuko kide eta euskal literaturan erreferente izan da Joxan Artze. Gaur hil da eta gorpua Donostiako Errekalde auzoko Vascongada beilatokian egongo da.
Ezaguna zen euskal kulturari eskeinitako aire zein molde berriengatik, ausarta izateagatik era ezberdin eta aurrerakoiei lekua egiten.
Hainbat lan aberatsen artean, poesian, musikan zein literaturan, Artzek Mikel Laboaren kantu ezagunenen letrak idatzi zituen: «Txoria txori», «Ama hil zaigu», «Zaude lasai» edota «Geure bazterrak». 70eko hamarkadan Ikimilikiliklik ikuskizuna sortu zuen bere anaia Jesus, Mikel Laboa eta Jose Mari Zabalarekin elkarlanean sortua