‘Herzog’, Saul Bellow
Aiete Kultur Etxea
2018 Urt 11 / 19:00
Literatur solasaldia gaztelaniaz Saul Bellow idazlearen Herzog liburuaren gainean.
Dinamizatzailea: Lola Arrieta.
Saul Bellow (Lachine, Quebec, 1915eko ekainaren 10a – Brookline, Massachusetts, 2005eko apirilaren 5a) estatubatuar eleberrigilea izan zen.
Errusiako judu etorkinen familiakoa zen, eta eleberrietan Estatu Batuetako juduen arazoak azaldu zituen, bereziki. Lehen eleberrian (The Dangling Man, 1944) Kafkaren lanen antzeko giroa agertu zuen. Bellowri idazle gisa aldaketa handia ekarri zion The Adventures of Augie March (1953) eleberrian Chicagoko bere haurtzaroa kontatu zuen. Geroztik plazaratu zituen zenbait lan: Henderson, the Rain King (1959); Herzog (1964), haren eleberririk ezagunena;
Mr. Sammler’s Planet (1970); Humboldt’s Gift (1975); To Jerusalem and Back (1976), bidaia egunkaria; The Dean’s December (1981).
Egilearen jardun eremua eguneroko bizitzaren alderdi bitxi eta ezohikoa da, eta zoriak hartaraturik beren alderdi iluna aztertzera behartuta dauden pertsonaiak aurkezten ditu. 1977an Literaturako Nobel Saria eman zioten. Azkenaldiko lan nagusiak hauek ditu: Bellarosa konexioa (1991) eta Benetakoa (1997) eleberri laburrak, aurrekoak bezala gizatasunaren miseria begirada zorrotzez aztertzen dutenak.