Taldea: Jesuitinas, Axular———————-Data: Martxoa 21 y 22 XX. Mendera arte ez zen “Aiete” izen horrekin ezagutzen, gaur egungo auzoaren zati bat Amara auzoarena zelako eta beste zati bat Lugaritz auzoaren parte baitzen. Aipatu behar da baserri gehien deuseztatu ziren garaia I. Guda Karlista izan zela; izan ere, 1.835 eta 1.837 urteetan garai hartako auzoko paisaia osatzen zuten elementuak (baserriak, zelaiak, baratzeak, basotxoak, etab.) gudaren ondorioz suntsituak izan ziren (badirudi urte horietan hiriko etxebizitzen 1/3 baino gehiago suntsitu zituztela). “Erretako lurraren politika” bezala (“política de tierra quemada”) ezagutzen zena ere erabili zuten Donostiako hiriaren aurka (etsaiari baliagarria zaion guztia suntsitzean oinarritzen da), historiaren une ezberdinetan aurrera eraman izan zen eta oraindik egiten den politika, hain zuzen ere. XX. mendera bitartean, Aieten, ia Gipuzkoa osoa bezala, sagarrondoez osatuta zegoen paisaia eta baserriez gain, auzoan sagarrondo ugari zeuden. Baserrietan, fruta-arbolak eta baratzeak izaten zituzten eta jasotako fuituak nahiz baratzean ekoitzitako barazkiak San Martin edo Bretxako azoketan saltzen zituzten baserritarrek (auzoaren zati handienak orientazio oso egokia zuen baratzeko produktuetarako eta abereen aldean, azokan gehien saltzen ziren Aieteko baserrietako produktuak fruta eta barazkiak ziren).
katxola baserrira bisita
Jarraian aipatzen diren baserrietako batzuk Aieten duela gutxira arte topa genitzakeen. Gelakideen artean ondorengo baserriak ezagutzen ote dituzuen ikus ezazue eta saia zaitezte horiek planoan kokatzen:
• Txanpuene.
• Erramunene.
• Indianoenea.
• Pagola Gain.
• Gure Pakea (ez zen baserria, jauretxea baizik).
• Azkaratenea (lehenik baserria eta gero eskola publikoa izandakoa).
• Azken Portu.
• Errondo Handi, Errondo Txiki eta Errondo Berri.
• Bera Bera.
• Munto (baserri eta sagardotegi izandakoa, eta baita merenderoa ere bai).
Ikastetxetik Katxola baserrirako bidea oinez egingo duzuela aprobetxatuz, bidean zehar topatzen duzuen paisaia azter ezazue eta erantzun ondorengo galderei:
1. Nola dago osatuta, gaur egun, auzoko paisaia?
2. Landa izaerako paisaiaren elementu adierazgarriak antzeman al dituzue (baserriak, zelaiak eta basotxoak, errotak, iturriak, etab.)? Horrela bada, zeintzuk dira eta non topatu dituzue?
3. Landa izaerako pasaian inpaktua sortzen duten elementuak ikusi al dituzue? Horrela bada, zerrendatu itzazue jarraian.
Katxola baserrira iristean, Lantxabe elkarteko kideak zuen zain egongo dira eta eraikina erakutsiko dizuete.
Baserriaren ezaugarriak azaltzen doazen heinean, baserriaren historiari buruzko datu adierazgarriak idatz itzazue eta baita baserriaren elementuak ere (eraikuntzari lotutako elementuak).
Baserriaren historiari buruzko datuak Eraikinaren elementu adierazgarriak Paisaia Kanpokoak Barrualdekoak Nolako eboluzioa jasan du baserria kokaturiko guneak?
Lanketa horren ondoren, elkarrizketa egin iezaiozue Lantxabe elkarteko ordezkariari:
1- Z ein urtetan sortu zen elkartea?
2- Zein helbururekin sortu zen?
3- Zeintzuk dira gaur egun elkarteak ditu lan-arlo nagusiak?
4- Aieteko kultur ondarearen ikuspuntutik, zein jarduera antolatu izan ditu edo antolatzen ditu elkarteak?
5- Katxola baserriari dagokionez, zer egin zuen eta egiten du elkarteak?
6- Eta Aieteko eraikitako gainerako kultur ondareari dagokionez, zein lan egin du (Munto baserriaz galde dezakezue, adibidez) eta egiten du elkarteak?
7- Eraiki gabeko kultur ondareari dagokionez (auzoko festak, ohiturak, etab.) zer lan egiten du Lantxabek?
Amaitzeko, ikasleek ere galdera libreak egin ditzakezue.
Elkarrizketa amaitu ondoren, gogoratu elkarrizketatuari eskerrak emateaz.