Munduko pelotari hoberenaren Mendeurreko ospakizuna
PROGRAMA
Katxola baserrian, 17:00etatik aurrera, sagardo kultura duten aktibitate desberdinak antolatu dira herri jai gisa , gure seme alabek iragana oroitu eta kultura aberastu dezaten.
Miguel Gallastegiren omenaldia eta TXOTXa 18:30tan izango da. Miguel Gallasteguik, otsailaren 25ean 100 urte bete zituen eta bera izango da Txotx egizalea.
16:30tan Migueli omenaldia jubenilen pelota partiduan
Miramonen, Miguel Gallastegui frontoian, Oier Olarra eta Iñaki Atxa, Peru Salaberria eta Mario de la Torre jubenil federatuak elkarren aurka.
17:00/20:00tan
Txalaparta eta kirikoketa adar soinuaren deialdipean, herri jaien hasera gisa Katxolan
jarraian trikitixa eta panderoa.
kutxa ekogunean, umeentzako gantxoa duten tailerrak eta jokuak antolatu dira.
baserri barruan iraganeko buruhandiak, zezenzuzkoa, boloak eta sokatirak daude bisitatzeko.
bolo, toka eta sokatira txapelketa (munduko txapeldunak gara!)
18:30tan, Txotx!!!
Sagar zuku dastaketa. 2 kupeletan, 5 hilabetetan hartzigarritutako probintziako sagardo garbi eta hoberena.
Miguel Gallastegui izango da Txotx egilea.
Aieteko Manex Mujikak, bertso batzuk eskeiniko dizkio Migueli.
19:00tan
Aieteko lehen sagardo dastaketa. Tortilak eskeiniko dira mokau moduan.
Bi Aldetakoak taldearen kontzertua.
Javier Arrueren gidaripean, Iparraldeko eta gipuzkoako 7 musikarik sortutako taldea da.
Abesti orriak banatuko dira denen artean abestu dezagun.
Urteko momentu ederrenaz gozatuko dugu.