La Cumbre jauregia familia aberatsena eta Tanger hiriarena izan zen garai batean. 1957tik, Espainiako Estatuarena da: bertan torturatu zituzten guardia zibilek Lasa eta Zabala. Auzo elkarteak auzoari itzultzeko eskatu du.
La Cumbre jauregia, 1940ko hamarkadan. (Argazkia: Agustina Zugasti / Kutxa Fototeka)
Aieteko La Cumbre jauregia ezaguna da Euskal Herri osoan, Guardia Zibilak Lasa eta Zabala bertan torturatu zituelako 1983an. Gaur egun, Espainiako Gobernuaren Gipuzkoako ordezkariordearen bizitokia da, baina ez da beti hala izan.
La Cumbre jauregia 1862an eraiki zuen Jose Maria Arbulu ingeniari bergararrak. San Antonioko Algodoneraren jabearen iloba zen, eta hortik zetorkion dirua. 1877an ehungintza lantegiko nagusia hil zenean, Martina Maiz alargunak ilobari jauregia erosi zion, eta bertan bizi izan zen 1891ean hil zen arte. Ondorengorik izan ez zuenez, Tovarreko dukeek erosi zuten jauregia handik urtebetera. Donostiako aristokrazia udatiarraren parte ziren dukeak: Alfontso XIII.aren lagunak ziren, eta Romanoneseko kontearen senideak.
1944ean Tovarreko dukeen ondorengo baten esku geratu zen jauregia, baina ez zen bertara joaten. Marokon militar izandakoa zen, eta 1953an hil zenean, Marokoko Tanger hiriari utzi zion herentzian jauregia.
Frankismoaren zerbitzura
Tangerrek Espainiako Estatuari saldu zion jauregia 1957an, eta bertan egin zituzten frankismo garaian udako ministro kontseiluak, Franco diktadorea Donostian zegoenean.
1981ean Juan Carlos I.a erregeak Euskal Herria bisitatu zuenean La Cumbren bizi izan zen, eta ordutik, Miramar jauregiko altzariak La Cubren daude. 1987tik Espainiako Gobernuaren Gipuzkoako ordezkariordearen bizitokia da.
Lantxabe auzo elkarteak eskatu du La Cumbre jauregia auzoari eta donostiarrei itzultzeko: “Aieteko jauregiaren ateak ireki zirenean lortu zen frankismoaren usaina bertatik kentzea; berdina egin daiteke La Cumbrerekin, Lasa eta Zabalari egin zieten krimen latzarekin lotzen baitute herritarrek”.
2021/05/28
Mikel Elkoroberezibar Beloki
Nota
Para más información
Por un uso público de los jardines y el palacio de “La Cumbre”
La Cumbre mira hacia su futuro, por Cristina Turrau
El 21 de junio de 1995 los cuerpos de José Antonio Lasa y José Ignacio Zabala eran devueltos a sus familiares 12 años después de haber sido secuestrados, brutalmente torturados, asesinados y enterrados en cal viva por los GAL.
La policia y ertzainza cargaron brutalmente contra la comitiva de amigos, compañeros y familiares que se acercaron al aeropuerto de Hondarribia a recibirlos y también el dia siguiente en el cementerio cuando se les intentaba dar una sepultura digna.