AITZIN-SOLASA
Fiodor Dostoievski (1821-1881) idazle errusiarrak eragin handia izan du 20garren mendeko nobelagintzan, batez ere berak sortutako pertsonaien subkonszientea hain errotik eta ain bici aztertu zituelako.
Gazte denboran Nicolás Iaren aginte zapaltzailearen aurka erreforma social eta politikoaren alde saiatu zenez, lau urte igaro behar zituen Siberian lan bortxatutan, eta ondoren beste lau urte soldadu gisa. Bizipen hori gai aberatsa gertatu zitzaion anti-heroeak, alegia azpiratuak, irainduak edo eromen fatalaren pean bici direnak deskribatzeko Orduña, hala nola Hildakoen Etxea obran (1861-2).
Zorrek itota, joera handi izan zuen jokorako, hala bere egoera hobetuko zuelakoan, baina alferrik. Bere visitas behartsu, latzetik erne zen Idiota izeneko nobela (1868-9). Hemen aurkezten dugun Jokalaria (1866) ere diruagatik estututa idatzi zuen, edo areago, diktatu zion gerora emazte izango zuen andreari. Obra honetako pertsonaia nagusia, Alexei Ivanovitx, neurri handi batean Dostoievskirekin pareka dezakegu, bera ere bi pasiok menderatu baitzuten: jokorako grina (fikzioan Rulettenburg daukagu Baden-Badenen ordez) eta maitasun oinazetsua (benetako bizitzan etsipenaren muturreraino heldu zen bere amodio-gorrotoa Polina Suslovagana; Jokalarian, Polina Alexandrovna bezala agertuko zaigu).
Dostoievskiren nihilismoak izango zuen eraginik mugimendu existentzialistan ere, hartutako erabakien ondorioz bere pertsonaiek sarritan galbidea topatzan baitute.
Fiodor Dostojevski
Fiodor Mikhailovitx Dostojevski, errusieraz, (Mosku, 1821eko azaroaren 11 – San Petersburgo, 1881eko otsailaren 9a) errusiar idazlea zen, errusierazko literaturaren egilerik handienetakoa. Zenbaitek existentzialismoaren sortzailetzat hartzen dute. Ziur aski, «Oharrak lurpetik», «Karamazov anaiak» eta «Krimena eta zigorra» dira bere lanik ezagunenak.
San Petersburgon hil zen 1881eko otsailaren 9an, tuberkulosiak jota.
Bibliografia
• «Jende gizagaixoa» (1846)
• «Bikoitza: Petersburgeko poema» (1846)
• «Eleberri bat bederatzi gutunetan» (1847)
• «Gau zuriak» (1848)
• «Netochka Nezvanova» (1849)
• «Umiliatu eta irainduak» (1861)
• «Hildakoen etxearen oroipenak» (1862)
• «Oharrak lurpetik» (1864)
• «Krimena eta zigorra» (1866)
• «Jokalaria» (1867)
• «Ergela» (1868)
• «Karamazov anaiak» (1879)
Errusierazko literatura
Errusierazko literatura hizkuntza hartaz edota SESB zaharrean edo Errusian egindakoa da.
XIX. mendeko Leo Tolstoy («Gerra eta Bakea» eta «Anna Karenina») eta Fjodor Dostojevsky («Krimen eta zigorra», «Lurpeko oharrak» eta «Karamazov anaiak») dira egilerik ezagunenak.
Idazleak
• Aleksandr Puxkin (1799-1837).
• Fjodor Dostojevsky. Errusia. (1821-1881).
• Leo Tolstoy. Errusia. (1828-1910).
• Anton Txekhov (1860-1904).
Liburuak
• «Lurpeko oharrak» Fjodor Dostojevsky, (1864)
• «Gerra eta Bakea» Leo Tolstoy, (1865)
• «Krimen eta zigorra» Fjodor Dostojevsky, (1866)
• «Anna Karenina» Leo Tolstoy, (1875)
• «Karamazov anaiak» Fjodor Dostojevsky, (1879)