Alkoholismoa, Estatu Espainolak orokorki eta Euskal Herriak bereziki duten mediku eta osasun publikoko arazorik larriena da agian. Horretaz, pertsonengan eta herriengan sortzen duen endakatze-prozesuak ez gintuzke beste drogen kontsumoak baino gutxiago larritu behar.
Gaur egun, interes bakarra ez dago mozkor edo hordikeriaren ondorio penagarrietan, baizik eta alkoholak osasunarentzat dakartzan kalteei arreta handiagoa ematean.
Edari alkoholikoen kontsumoaren arazoaren handitasuna baloratzeko orduan, ezin bazter ditzakegu faktore sail batzuk:
- Alkoholak bere gain duen fiskalizazio-egoera berezitik eratorriak, bera izanik lortzeko errazena eta sozialki gehien onartu den droga.
- Ekonomian alkoholak jokatzen eta betetzen duen funtsezko tokia.
- Populazioaren gehiengo handi batek gaiari buruz duen informazio eskas eta askotan desegokia.
- Estatu Espainolak eraman duen osasun politika.
Arrazoi hauengandik edari alkoholikoen kontsumoa aurrerakoa izan da.