Heriotza zigorra munduan ██ Mota guztietarako heriotza zigorra ezeztua ██ Ohizkanpoko egoeretan (gerrak etab.) ██ Errealitatean ezeztua ██ Legezko zigor gisa
Heriotza zigorra preso bat exekutatzean datza, honek egin dituen krimen edo delituengatik.
Amnistia Internazionalak eskainitako datuen arabera, 2003. urtean 1.146 preso exekutatu zituzten, alabaina, horietako %84a lau herrialde artean banatzen da: Txinak 726, Iranek 108, Estatu Batuek 65 eta Vietnamek 64.
Heriotz zigorrari dagokionez, zein da Euskal Herriko egoera juridikoa? Hego Euskal Herrian Espainiako Konstituzioak eutsi egiten dio heriotz zigorrari gerra kasuetan. Hala ere, 1995ean zigorra kode militarretik kendu zuten, eta beraz, AIk dio legez ez dagoela indarrean. Ipar Euskal Herrian, 1981ean ezabatu zuten heriotz zigorra Frantziako legeetatik.
Heriotz zigorraren aurkako jarrera indartzen ari da munduan. «Azken hamarkadotan, gutxi-gora-behera, urtero estatu batek bertan behera utzi du heriotz zigorra«, adierazi digu Elena Biainek. EEBBetan, ordea, ez dago aldaketa handirik, ez legerian, ezta gizartearen iritzian ere: «ez dut uste gero eta jende gehiago dagoenik heriotz zigorraren aurka; kontrakoa gertatzen ari da agian, hau da aldekoak ugaritzen ari direla».