Hockey federazioa kexu da Aieteko zelaiaren berritzea dela eta

Denboraldia amaitu gabe lanak hasi izana salatu du.

Angel Zabala Freijo hockey federazioko lehendakariak komunikabideei helarazitako ohar batean, Donostiako Atletiko kirol taldearen jokaera salatu du, bere ustez Aieteko hockey zelaia kudeatzen duen taldeak ez dielako hiriko hockey taldeei jaramonik egin. Hauen eskaera lanak egin baino lehenago denboraldiaren bukaerara itxarotea baitzen.

Lanak hasi izanak lehiaketen lekualdatzea ekarri du. Hiriko hockey zelai homologatu bakarra izatean, bertan jokatzen dira hiriko taldeen partida guztiak. Modu honetan lanen hasierak, partida guztien lekualdatzea ekarri du, ofizialak Araba eta Bizkaiaraino eraman behar izan dituztela.

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio