Aieteko jauregian izango du egoitza zentro berriak

Aieteko jauregian izango du egoitza zentro berriak eta bakearen kultura zabaltzeko lan egingo du.

1977. urteko uztailaren 20an herritar ororentzat ireki zuten Aieteko parkea. Harrez gero, hamaika aietear eta donostiarren bilgune bilakatu da 80.777 metro koadroko parkea. Bada, 23 urte geroago, Bailengo Dukeek 1878. urtean eraikitako jauregiak herritar guztientzat zabaldu ditu ateak.

Bakearen eta Giza Eskubideen Etxe gisa egingo die Aieteko jauregiak ongi etorria bertara hurbiltzen direnei.

 Erakusketa, zabalik

Aieteko jauregian egingo duten lana ezagutu nahi duenak, urria bukaera arte zabalik egongo den erakusketa bisita dezake. Abendutik aurrera Aieteko kultur etxe izango den eremuan sei atal bereizi dituzte eta horietako batean zehazten da Bakearen eta Giza Eskubideen Etxeak izango duen egitekoa. Horrekin batera, Aieteko jauregiaren eraldatze prozesua irudikatzen duten bideo eta argazkiak daude.

Kultur etxeko pareta batean, halaber, Memoriaren Mapa eratu dute. Donostiako mapa baten gainean hirian gertatutako 103 atentatu bakoitzeko lore batek estaltzen du horma.

Behin erakusketa amaitzen denean, elementu guztiak desagertuko badira ere, beste mapa bat jarriko dute Bakearen Etxean. Eusko Jaurlaritzaren Arretaguneak, era berean, hiriko puntu bakoitzean oroigarriak jarriko ditu.

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio