Aterpetxearen inguruan egitarau interesgarria antolatu dute

Bagerak familia eta koadrilekin euskaraz mintzatzeko egonaldiak antolatu ditu asteburuetan beintza-labaieneko

Donostiako koadrila eta familien baitan euskararen erabilpena sustatzeko asmoarekin Kriseilu-Bagerak, Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak, udazken honetarako asteburuko egonaldiak antolatu ditu Beintza-Labaieneko (Nafarroa) aterpetxean.

 Bizitza arruntaren inertziak euskara alde batera utzi eta erdararako joerara bultzatzen du hiritarra. Testuinguru horretan, Gure koadrilan euskaraz lelopean, Bagerak, Foru Aldundiaren, Donostiako Udalaren eta Urrats euskaltegiaren laguntzarekin, programa interesgarri bat sortu du parte hartu nahi duen ororentzat.

 Gutxienez 20 eta gehienez 40 lagunek osatutako taldeak izango dira eta asteburu bakoitzeko talde bat baino gehiago aterpetu ditzake Beintza-Labaieneko etxeak, baldintza bakar batekin: oinarrizko hizkuntza maila bat izan behar dute jarduerak euskara hutsean gauzatuko dira eta.

 Asteburu paregabe bat pasa nahi dutenak garaiz daude, hilaren 29an ixten baita inskripzioa. Prezioei dagokienez, helduentzako tarifa 60 eurokoa izango da; haurrena, aldiz, 40 eurokoa. Lehen egonaldia azaroaren 6 eta 7rako antolatu dute.

 Ekintzetan parte hartzeko Bagera elkarteko telefonora deitu (943 467 191) edota e-mail bat bidali daiteke (kriseilu@bagera.net).

Eegitaraua Larunbat goizean hasiko da asteburuko egitaraua. Donostian elkartu ondoren, Zubietan izango dute lehen geldialdia, erreka ondoan dagoen errota bisitatzeko. Ordubetez, azpiegituraren funtzionamendua eta bertan ireki duten ekomuseoa ikusteko aukera izango dute parte-hartzaileek.

 Gero, Leurtzako urtegieen inguruan bost kilometroko paseo gidatua izango dute, natur inguru bikainaz gozatzeko. Eguraldia kaskarra izanez gero, parte-hartzaileek senderismoa egingo lukete Salasaldiko Tanttadi-Askoli erreka lehorrean. Hartan, kareharriaren higidura prozesua aztertzeko aukera izango lukete.

 Arratsaldez, jada Beintzako frontoian, aterpetxe ondoan, herri kirolen olinpiada bat izango da, taldeka. Eguna bukatzeko, aditu batek taloak egiteko ikastaro bat emango die. 

Igandean, berriz, Sarasolako gaztainadiatik ibilaldi bat antolatu dute, ehunka urte dituzten zuhai-tzak ikusteko. Mendian gora jarraituta Lezalde Txiki kobazuloa dago. Gaztainondo basoa ikusi ondoren, leizearen barruan sartuko dira bisitariak, bertako misterioekin txundituta geratzeko

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio