Adiskide bat bazen

Poesiazko bi Agora sari erdietsia. Ez dok Amairuko partaidea. Kultura eta kirol diputatu ohia. Horiek zure ibilbideko curriculumaren hiru zertzelada. Hernaniko Aitor zineman izan nuen zure berri lehen aldiz. Urteak joan dira. Aitak, arreba eta biok antzezlan bat ikustera eraman gintuen larunbat arrasti batean. Txirrita bertsolaria zen antzerti-lanaren ardatza. Nire aitak algara ederrak egin zituen: zu, oholtzan, zureak eta bi egiten aritu baitzinen. Xabier Lete orduan ikusi nuen lehen aldiz aurrez aurre.

 Etxe eta kotxean maiz izan zaitugu. Zure kasete eta CDak han hemenka daude. Behin, «ni naiz erreka zikinen iturri garbiak aurkitu nahi dituen poeta tristea», aurkeztu zinen.

 Handitzen hasi nintzenean, Sehaska-kanta abestiko kantako -«handitzen zeranean ikusiko duzu, ixilik egoteak zenbat balio dun»- gomendioari dagokionez, bolada batean ez nizun kasu askorik egin. Ezta orain ere. Hainbati kantatu zenion. Beatriz Allenderi. Kataluniari. Baita Adan eta Evari ere. Paradisutik irten orduko, Adan Altos Hornosen peoi lanean jarri zenuen, eta Mosku aldera begira jarri zenuen «Erromako elizama».

 Maitasuna ere izan duzu hizpide. Sakon. «Sufrimenduan bizi den mundu honi askotan erremedioak eta petatxoak eta ukenduak jartzen dizkion indarra da maitasuna», adierazi zenuen behin. Eta, zer esanik ez, heriotza. Luze eta zabal landuriko gaia. Azkenaldian, ahul ikusi bazaitugu ere, erne hondarreko unera arte. Zure azken hatsa iristen zenerako dena ondo lotua zenuen: Lurdes azken aldiz agurtua izan zen beilatokiko gela berean adioa jasotzea…

 Igandean lagun batekin derbiaz gozatzeko plana adostua zenuen. Ezin izan zenuen bertara joan. Eta halere, han izan zinen. Hamaikakoen ostean, minutuko isilunean, argi entzun zintugun minutu batez.

 Sinisten dut

 egun batean hilko naizela

 hutsean eroria

 ezerezean amildua

 hauts bihurtuko naizela.

 Sinisten dut

 hartuko nauen lur hortatik

 landare berriak sortuko direla:

 landareetatik zuhaitzak

 zuhaitzetatik loreak

 loreetatik fruituak

 fruituetatik gizonak eta abereak bazkatuko direla

 Zure hitzen ondoren, txalo zaparrada. Negar malko batzuk ere bai. Hamaika bider kantatutako «Realak cuatro uno galdu zuen atzo», ez zen gauzatu. Garaipena etxean geratu zen. Eta zure hitzak gure baitan.

 Goraintziak Izotz ondoko eguzkiari (Lurdesi). Gero arte Xabier.

 ezpala. NG

1 comentario en “Adiskide bat bazen”

  1. Xabier Lete vivió su vida como un destino inapelable. Estaba unido a su país por antiguas soldaduras de plomo que no podía romper. Pero siempre supo ser libre.

    Euskadi ha sido para Lete una herida que siempre le sangraba. Una atracción fatal que te encadena. Pero él supo denunciarlo, denunciarse, y así escapar del hechizo. Pero no pudo arrancar Euskadi de su corazón sin arrancarse.

    Para muestra dos trozos de dos poemas suyos:

    «Euskal herri nerea ezin zitut maite / baina non biziko naiz zugandik aparte. Anaien aurpegian begirada hotza, / ezpainetan iraina, / Harrizko bihotza».

    «País Vasco, mi país, no puedo amarte / pero dónde podría vivir alejado de ti. / Hay cuchillos en la mirada hermana / hiel en los labios, una piedra en el corazón».

    «Maite zaitut, Euskadi, eta alferrik da /ez zaitudala maite oihukatzen badut, / ohera naramazu gauero zurekin / maidire odolduek irentsi nazaten».

    «Te quiero, Euskadi, y es en vano / si grito que no te quiero / cada noche me llevas contigo / para que me traguen las sábanas ensangrentadas».

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio