Donostiako Udaleko bozeramaileek Hiritar Merezimendu Dominak jasoko dituzten hiritarren izenak adostu dituzte. Francisco Etxeberria (Aranzadi elkarteko kidea), Miguel Tardaguila (arraunaren alde lan handia egin du), Gipuzkoako dantzari profesionalen elkartea, Aieteko Lantxabe auzo elkarteko eta presoekin lan egiten duen Arrats elkartea dira saridunak.
Alkatearen eskutik jasoko dute domina udaletxeko osoko bilkuren aretoan egingo den ekitaldian, urtarrilaren 19an, San Sebastian bezperan.
2010/12/21 Olaia Gil