Kontxako hondartzan barrena iritsi dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar, 12:30ak inguruan. Gameluak eta elefantea izan dira erregeen garraioa eta opariak gainean ekarri dituzte, ahaztu gabe. Hondartza inguruan haur eta guraso mordoa zeuden erregeen esperoan eta pozez zoratu dira ikusi dituztenean. Gero, udaletxera abiatu dira erregeak eta bertan haurren eskutitzak jaso dituzte. Arratsaldean berriro ibiliko dira hiriko kaleetan barrera, 18:00etatik aurrera.