Aieteko kultur etxean, Francisco Gallo izango da hizlari

Martxoaren 2a, 19:00etan, Aieteko kultur etxean. Oraingoan, otsailaren 2an bezala, Francisco Gallo izango da hizlari. Hondakinak deusezteko bideak jorratu beharrean, karbono dioxidoa nola murriztu eta krisi energetikoa izango ditu hizpide. Besteak beste, banbuak hormigoia ordezkatzeko izan dezakeen ahalmenaz ariko da.

 Otsailean, hondakin bereizketaren inguruan abiarazitako gogoetak, hala ere, pil-pilean jarraitzen du Aieten. Izan ere, zaborrarekin bukatzeko dauden bitartekoen inguruan auzotarrek duten iritzia jaso nahi du Lantxabe auzo elkarteak. Horretarako, inkesta bat prestatu dute eta, martxoaren 15a bitartean, ahalik eta erantzun gehien jasotzea espero dute. Zaborra sailkatzeko garrantzia, halere, auzoan errotua dagoela zehaztu du LANTXABEK. Hala nola, hondakin organikoak bereizteko sistema auzora zabaltzeko eskaera egiteko prest leudekeela adierazi du.

1 comentario en “Aieteko kultur etxean, Francisco Gallo izango da hizlari”

  1. Errauste plantaren lekuan aukera osasuntsu, iraunkor eta bideragarriagoak

    Udalari, San Markos Mankomunitateari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari Zubietako errauste plantaren proiektua geldiarazteko eskaera egin diete Miramar jauregian elkartu diren gizarte eragileek. Alderdi politiko, sindikatu eta bestelako ordezkariz osaturiko taldeak Usurbilgo Itunarekin bat egiten duen Donostiako Ituna sinatu zuten.

    Itunak finkatzen dituen irizpideen arabera, zaborren kudeaketa eredua aukeratzerako garaian, osasuna lehenestea aldarrikatzen dute sinatzaileek. Hori dela eta, erraustegiaren aukera baztertzea eskatu dute eta hondakin gutxiago sortzea, berrerapilpena eta birziklatzea ardatz nagusiak izan behar dutela zehaztu dute.

    Horrekin batera, errauskailuaren ordez herri bakoitzari egokitutako gaikako bilketa eta konpostajea uztartuko dituen sistema bultzatzeko lan egin behar dela azpimarratu dute. Gaikako bilketarekin lotuta, Usurbilgo atez ateko bilketa jotzen du Donostiako Itunak aukerarik eraginkorrena, emaitzak berehalakoak direlako eta lanpostuak sortzen dituelako.

    Proposamen hauek guztiek eman ditzateketen emaitzak ikusteko, eta «errauste plantaren lekuan aukera osasuntsu, iraunkor eta bideragarriagoak» daudela erakusteko, errauste plantaren proiektua sei urtez eteteko eskaera egin dute.

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio