Axular Lizeoko saskibaloi taldeek lan ona egin dute aurtengoan eta bertako bi taldek dagozkien ligetako txapeldunak izateko aukera dute asteburuan. Zehazki, gizonezkoetan, Errendimenduzko Haur Mailako Final Foura jokatuko dute. Larunbatean, 10:00etan, finalerdietako partidak jokatuko dituzte eta horietako bat SaskiAxular eta San Patricio-Easoren artekoa izango da. Hala, finalerdi bakoitzeko irabazleak igandeko finalean lehiatuko dira. Bestetik, emakumezkoetan, igoera lortu du SaskiAxularreko kadete taldeak -irudian-, baina oraindik ere, aurtengo Gipuzkoako Ligako finala jokatu behar du, larunbatean, 11:45ean. Lehia guztiak Astigarragako kiroldegian izango dira.
2011/04/14 Estitxu Zabala