Maiatzaren 15ean “benetako demokrazia” eskatzeko egindako manifestazio espontaneoaren harira, hainbat herritarrek Madrilen hasitako protesta baketsuarekin jarraitzea erabaki dute. Donostiarrek ere protesta egiteko asmoa dute eta gune publikoak okupatu nahi dituzte, euren “ezinegona” adierazteko.
Hala, Elkartasuna adierazteko, asanblea eta kanpaldia antolatu dituzte. “Ezinegona” adierazi nahi duten guztiei, gaur arratsaldeko 20:00etan, Donostiako Boulebarreko kioskoan elkartzeko deia egin diete.
2011/05/18 Nork Irutxuloko Hitza