Los pacientes podrán rehabilitarse en casa a través de un robot. El dispositivo trabaja fuerza, precisión, control y movimiento, y permite al médico seguir la evolución de la terapia vía internet
Fik-ek Donostian duen egoitzan garatu du ArmAssist tresna berria; robotika eta bideo-jokoak uztartuz, iktusen errehabilitazioa erraztuko du.
Errehabilitazioa ezinbestekoa da istripu edo gaixotasunen kasuan, eta ez da garrantzi gutxiagokoa iktusen kasuan. Honen jakitun Fik taldeak Miramonen garatu du ArmAssist tresna berria. Bideo jokoak eta robotika arazo honek jotakoen mesedetara jarri ditu Jesus Valero antiguatarrak gidaturiko taldeak, buruan tresna merke eta erabilterraza sortzea izan dutela.
Tecnaliak eta beste hainbat enpresak duela lau urte sortu zuten Fik taldea zahartzearen eta elbarritasunen inguruan lan egiteko. Duela bi urte, berriz, lehen patenteak aurkeztu zituzten, eta atzo ArmAssist tresna erakutsi zuten medioen aurrean.
ArmAssist proiektua, Miramongo teknologia parkean garatu ez ezik, donostiar batek ere gidatu du. Jesus Valero biologoak zuzendu du egitasmoa. Iktusa izan eta gero besoa mugitzeko zailtasunari aurre egin nahi diote tresna berriarekin. Valerok dioenez, robotika eta bideo jokoak uztartuz, «indarra, prezisioa eta mugikortasuna landuko dute».
Tresna honen abantaila nagusiak eramangarritasuna eta salneurria dira. «Gaixoak etxera eraman ahal izango du ArmAssit». Interneti esker, medikuaren arreta jasoko dute etxetik ere, modu honetan errehabilitaziorako ariketen denbora eta aukerak gehituz.
Era berean, terapeutek ariketen jarraipena eta egokitzea egin ahal izango dute, gaixoarentzat espresuki prestatutako osatze planak ahalbidetuz. Valerok zehaztutakoaren arabera, «tresnaren prezio zehatza ez dakigun arren, mila euroko kostua izango du askoz jota».
Urtean 15 milioi pertsonak izaten dute iktus bat munduan, eta herenak errehabilitazioa behar izaten du. Horien zaintza kudeatzen duten osasun sistemei zuzentzen zaie Miramongo lantaldeak sortutako tramankulu berria.
Nork Mikel Goñi