Gutxi gastau

Konstituzio txit sakratuari esku-sartze bat egite hutsa aurrerapauso kosmiko bat izango zelakoan egon gara. Tontoak gu! Aspaldi ari ziren behartzen konkista sozialen gerriak, anorexiaren sintomak ikusten ari ginen gizartearen premia unibertsalenen gerri-bueltan, eta atzo Konstituzioaren gerrikoa baliatu zuten gehiago estutzeko zerbitzu sozialon geroa.

 Edukazioa inbertsio ezin hobea delako, aberatsek beren seme-alaben hezkuntza lehenesten dute; oso garbi dute beren osasun-aseguru pribatuak ere inbertsioak direla. Gurea, ordea, gastua da nonbait, eta, ezari-ezarian, gu ere hasita gaude gastua deitzen hezkuntzari edo osasunari, ezkerretik zein eskuinetik datorkigun letaniatxoaren eraginez:

 Ondo portau, gutxi gastau eta bueltak amari!

 Hezkuntza edo osasuna inbertsioak zirelakoan geunden gu, eta ez gastuak. Konkista sozialon galbide erabatekoaren lehen zirriñoa egin zioten atzo Konstituzioari.

Anjel Lertxundi Esnal

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio