Gaztetan, barra-barra entzuten eta erabiltzen genuen humanismo hitza
Humanismoa zer den? “Gizakia eta giza balioak gainontzeko guztien gainetik jartzen dituen jarrera filosofia”, dio hiztegiak. Hitz hori gabe, ezin da azken mendeotako Europa ulertu. Azken aldian, ordea, guztiz desagertu da gure bizitzatik. Thomas Mannek bere editorearekin izandako solastxo bat jasotzen du bere egunkarian. Garaiko politikari aleman peto-peto batez ari dira. Editoreak diotso: “Gizon hori ez da europarra”. Esaldiari zorrotzegia iritzirik, Mannek kargua hartzen dio. Editoreak, ordea, berean segitzen du: “Ez, ez da europarra, ez baitu tutik ere ulertzen humanismoaz”.
Gaur biziko balitz, Europa europarrik gabe gelditu dela diagnostikatuko luke.
Lourdes Jaca