Tabakalera

Enegarren aldiz, enegarren prentsaurreko bat eman dute esateko ez dakitela zer egin; badaukatela etxetzar egoki askoa, asentu ederrekoa eta harrizkoa, baina ez dakitela zertarako; egon, badagoela kultur proiektu halako bat, baina errebisatu egin behar dela, egokiena den jakin, gaurko kultur premiei erantzuten dien aztertu, adituek zer dioten ikusi, ondo pentsatu, zer esaten du herriak? abestu, eta pentsatzen segitu…

 Zuzendari berri baten bila ere ba omen dabiltza, baina, ikusitakoak ikusita, non aurkitu behar dute guztiz airean dagoen proiektu baten ardura hartuko duen zozo zuri bezain suizida bat? Galdera horren ifrentzuak beste galdera bat dauka gordeta: nola definituko dute proiektu bat, debateaz arduratuko den eta debatearen tabako-orriekin zigarro puru samar bat biribilduko duen arduradunik gabe?

 Erabakitzen hasita, errazena adostu dute: obrekin segitzea. Ez dakit gaitz erdi den, edo porrot osoa.

A.L.

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio