‘El largo viaje’ eleberriaren inguruan literatur solasaldia egingo dute gaur, 19:00etan
‘Palacio de Ayete’ izeneko eleberria idatzi omen zuen Jorge Semprun idazleak. Lan hura, ordea, argitaratu gabe dago. Aieteko Bakearen Etxea ezagutu nahi zuen, «Francok okupatu zuen etxean» egon nahi zuen, baina ezin izan zuen. Joan zen ekainean zendu zen Espainiako kultura ministro ohia. Espainiako Alderdi Komunistako buruzagi ohiari eta Buchenwaldeko kontzentrazio eremua ezagutu zuenari omenaldia prestatu dio Lantxabe auzo elkartea Aiete kultur etxean.
Gaur, osteguna, 19:00etan Semprunen ‘El largo viaje’ eleberriaren inguruan literatur solasaldia egingo dute. Bihar, ostirala, berriz, ‘La guerre est finie’ (1966) filma proiektatuko dute 18:45ean.
2011/10/05 Nork Nerea Lizarralde