(Este era el titular de nuestro Aieten Zehar 9 otsaila 2007 febrero)
2006ko irailetik aurrera Aieteko eskola publikoko ateak zabaldurik daude. Bertan, ume talde txiki bat dugu, Olatz eta Miren irakasleekin batera.
Ekintza eder hau aurrera eramateko, duela urte batzuk haur eskola zen Azkarate Enea agokitu da, ikasteko giro aproposa eta atsegina lortzeko lan asko eginez. Argazkietan begi bistan den bezala, azkenean helburua erdietsi da.
Eskolan, haurrentzako gela orokor bat, psikomotrizitaterako beste bat eta jangela ditugu Gainera, kanpoan, edozein parketan bezain gustora egoteko jolastokia daukate umeek.