Jorge G. Arangurenek «Hemingway y su época» hitzaldia emango du

Aiete Kultur Etxea Osteguna 19:30etan.

 Jorge González Aranguren (Donostia -Gipuzkoa- 1938). Kazetaria eta idazlea. Espainiako Adonais olerki-sari ospetsua irabazi duen idazle euskaldun bakarrenetariko bat da.

Donostian jaioa, 60-70 hamarkadetan Donostiako bizitza kulturalean aktiboki lan egin zuen. 1971an Irun Hiria poesia saria eskuratu zuen, 1976an Espainiako Adonais poesia-saria eta, urte berean, Bilboko “Villa de Bilbao” narratiba saria; bi urte lehenago Donostia Hiria narratiba saria lortu zuen. Kurpil (1973-1977) eta Kantil (1977-1981) literatura aldizkarien sortzaile eta kolaboratzailea izan zen. Laurogei hamarkadan Mallorcara joan zen bizitzera. Urte horietan egunkari eta aldizkari desberdinetan idatzi zuen. 1989an Euskal Herriko Unibertsitateak Gar mantsoa izenburupean bere poesia osoa argitaratu zuen. Familia arazoak zirela eta, Euskal Herrira itzuli zen. 1997an Patxi Ezkiagaren Zauriaren salmoak liburua gazteleratu zuen. Egun Donostian bizi da eta idazten jarraitzen du [1]. Zurgai aldizkariaren kolaboratzaile finkoa da.

Poesia

1971: Largo regreso a Itaca. Irun Hiria saria, Donostia: CAPG.

1971: La vida nos sujeta, Bartzelona: Campos.

1974: Últimas imaginarias. Donostia Hiria narratiba saria.

1974: Vivir con Proserpina, Donostia: Kurpil aldizkariaren edizioa.

1976: De fuegos, tigres, ríos… Adonais Saria, Madril: Rialp.

1979: Itinerario ocioso. Imágenes y notas de la ciudad huida. Bilbo: Ediciones Vascas. Giuliano Mezzacasa Balbinot argazkilariaren laguntzarekin, 135 or.

1981: Doce para un fagot, Madril.

1983: Una cuarta persona, Gijón: Noega.

1989: Fuego lento. Gar mantsoa. Poesia osoa. Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitatea.

2003: Aquellas casas, Zarautz: Olerti etxea

2008: Qué perezosos pies. Trea, 90 or.

Itzulpenak

1997: Salmos de la herida, Patxi Ezkiagaren Zauriaren salmoak liburuaren itzulpena.

Nobela

1977: El cielo para Bwana. Villa Bilbao Saria, Bilbo: Albia.

1981: En otros parques donde estar ardiendo. Bartzelona: Destino, 161 or.

1992: Un hueco en el mundo. Donostia: Txertoa.

2002: Cuarto de luna. Donostia: Ttarttalo, 200 or.

Ipuinak

1977: Últimas imaginarias. Durango: Leopoldo Zugaza.

1997: Sur, Santander: Antonio Montesino

1996: Ibaiko dama. Erein

2000: Campo de besos. Burgos: Dossoles

2007: De un abril frío. Palencia: Menoscuarto Ediciones, 192 or.

2009: Xomorroak ate azpitik (haur literatura). Donostia: Elkar.

 

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio