Donostiar bakoitzak Tranbia Konpainiaren ala XXI. mendeari egokitutako Donostiabusen baitako historia du, eguneroko zein noizbehinkako bidaiariek mamitu baitute Donostiabusen 125 urteko ibilbidea. Juanjo Olaizola DBUS 125 urte liburuaren egileak gogoan ditu Londresetik ekarritako trolebus haien barruan liluratuta egiten zituen bidaiak.
Garraiobideek txikitatik piztu dute Juanjo Olaizolaren interesa. 1987. urtean Tranbia Konpainiak mendeurrena ospatu zuenean, liburua egitea proposatu zuen. 20 urterekin ereindako ideia 25 urte beranduago loratu da. Kalean dakonpainiaren 125 urteko historia laburbiltzen duen liburua eta liburutegi nahiz sarean, Donostiabusen webgunean, eskura daiteke 45 euroren truke.
Argazki ikusgarriz lagunduta, DBUS 125 urte liburua hiriak urteotan izandako bilakaeraren isla da. Argazkiek hain antzinakoa ez den eta irudikatzen zailagoa den errealitatea erakusten dute.
Nork Xabier Etxabe 2011/12/13