El Pleno por unanimidad aprobó ayer la cesión de una parcela en Aiete para construir el centro de Salud en el barrio.
Entre las numerosas mociones que se sometieron ayer al Pleno Municipal, figuraba, al inicio del debate, la del grupo popular proponiendo que la parcela del Jolastoki fuera cedida a Osakidetza para construir sobre ella el edificio del ambulatorio. Sometida a votación, la propuesta fue aprobada por unanimidad de todos los grupos, con lo que el primer requisito exigido por Osakidetza para iniciar las gestiones en la construcción del centro de salud ha sido cumplido.
Anbulatorioan nire txandaren zain nengoela, gizon diabetiko berritsu bat egokitu zait aldameneko aulkian, beste gaitz ez nolanahiko hainbaten jabe ere badena. Gaitz horien berri ematen hasi zait, eta benetan gaizki sentitzen denean erietxera joaten dela esan dit, ez ordea medikuarengana, baizik eta, besterik gabe, bera baino okerrago dagoen jendea ikusi ondoren hobeto sentitzeko.
Ez diot ezer esan, anbulatorio batean ezezagun batekin hizketan aritzeko filosofikoegia iruditu zaidalako gaia, baina pentsarazi dit handiak eta txikiak edo lodiak eta meheak besteekiko konparazioan garen bezala, zoriontsuak eta dohakabeak ere, azken batean, besteekiko konparazioan garela, eta heriotza onartzen hasteko lehen pausoa geure buruari gainerako guztiak ere hilko direla gogoratuz kontsolatzea izaten dela.
Zutik eta ilaran zain egon beharrean, eserita eta ezagunekin hizketan ari dira azken egunotan Amara Berriko anbulategira doazen herritarrak. Osasun zentroko sarreran nobedade bat topatu dute: bankuetan eta arraindegietan bezala, makina bat jarri du Osakidetzak txanda hartzeko. Hala, zenbakia hartu eta eserita itxaron dezakete haien txanda heldu arte.
Gipuzkoa ekialdeko eskualdean lehenengo anbulategia da horrelako makina batekin eta badirudi amaratarrek eskertzen dutela. Izan ere, Donostian populazio handiena duen auzoan ilarak sortzea ez da arraroa eta horiek kudea-tzeko tresna da makina berria.
Gailu berriak lau aukera ematen dizkio erabiltzaileari txanda har-tzeko, anbulategira zertarako doan galdetuta. Hala, aurrez hitzordua hartzera baldin badoa A letra aurretik duen zenbakia lortuko du; osasun txartelaren inguruko kezkak eta gestioak egiteko eta errezetak lortzeko B eta C letrekin hasiko dira zenbakiak eta gainerako zalantzak, eskakizunak edo tramiteak egiteko, D letrarekin.
Zutik egon gabe
Hala, makinaren gainean pantaila handi batean agertzen da uneoro zein zenbakik joan behar duen zein mostradorera eta herritarrek jakin dezakete noiz helduko den haien txanda. Sistema honen abantailarik nabarmenena zain dauden bitartean zutik egon behar ez dutela da, eta hori garrantzi-tsua da batez ere anbulategira joaten diren adineko pertsonentzat.
Momentuz Osakidetzak Amara Berriko anbulategian jarri du tiketak banatzeko makina berria, eta ikusteko dago beste zentroetan an-tzekorik egingo duen. Bizkaian ere badaude anbulategi batzuetan.
Amara Berriko osasun zentroak 2006an zabaldu zituen ateak 8.000 metro karratuko eraikin berrian. Bertara jotzen dute auzo horretako, Loiolako, Martuteneko eta Aieteko 50.000 herritarrek.
Aho txijia