Jantzi mozorroa eta atera kalera. Hiriko konpartsak jada hasi dira mozorro festarekin, eta astelehena arte ez dituzte mozorroak kenduko. Hainbat herritarrek bat egingo dute jaiarekin. Parte Zaharreko Kantujirakoak ere mozorrotu egingo dira bihar, larunbata.
Egitarau zabala eskainiko dute asteburuan hainbat konpartsek. Bulebarretik eta Kontxa pasealekutik Kixote parodia egingo dute egun osoan. Goizean, Amaran, mozorro leihaketa egingo dute eta gaia 70eko urteak eta disko giroa izango dira. Inauterietako kabalgata 17:00etan hasiko da larunbat eta igandean, eta Erdialdea zeharkatuko du. Haurtxo Zaratatsuak (Los Bebes de la Bulla), Antiguatarrak dantza taldea, Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak… Astelehenean helduko da inauteriei agur esateko ordua. Sardinaren ehorzketa 19:30ean izango da. Bilbo plazatik Bulebarreraino joango dira deabruak, nekromantikoak, dragoiak, eta beste hainbat pertsonaia. Deabru Beltza taldeak su danborrak eramango ditu. Sardina 20:00etan erreko dute Bulebarrean. Eta mozorrotuta joaten direnek salda beroa eta txorizo egosia hartu ahal izango dute