Santa Ageda

Hala, ekitaldi nagusia eskolako patioan egin zuten. Txapelak buruan, makilak eskuan eta, aterik ate joaterik izan ez bazuten ere, eztarri sanoen indarrari esker Santa Ageda bezperako doinuak inguruko etxe eta kaleetara zabaldu zituzten, behintzat.

Hotzari sendo egin zioten aurre antiguotarrek. Kanpoan termometroek gradu gutxi batzuk markatzen bazituzten ere, eta arroparen azpian hainbat jertse jantzi ondoren, behar bezala ohitura zaharrak berritu zituzten, urtero moduan.

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio