Judith Jauregi (Aiete), Jose Sacristan…Antonio Machado

“Maleta bat, piano bat, Sacristan eta ni bakarrik agertuko gara”

Judith Jauregi (Aiete, 1985) pianistak eta Jose Sacristan aktore madrildarrak Antonio Machadori omenaldia egin nahi diote, De los dias azules al sol de la infancia ikuskizunaren bidez.

Ikuskizunak, poeta espainiarraren bizitza errapasatuko du, atzetik aurrera, hau da, zahartzarotik haurtzarora. Hala, Machadoren poemak interpretatuko ditu Sacristanek, eta Jauregik pianoarekin musika jarriko du. «Poesia uneak daude, musika uneak daude, eta poesia eta musika uneak daude», zehaztu zuen Jauregik. Azaldutakoaren arabera, Jauregiren agentziaren bidez sortu zen ikuskizunerako ideia, eta Madrilen aritu dira pianista eta aktorea elkarlanean. Hala, Sacristan umore handiko pertsona dela aipatu zuen Jauregik, eta berarekin lan egitea oso erraza izan dela gehitu du. Azken batean, ikuskizuna «musika eta poesia baino haratago doa» Jauregiren hitzetan.

Ikuskizunaren eszeneratzea oso sinplea izango dela aurreratu zuen Jauregik. «Maleta bat, pianoa bat, Sacristan eta ni bakarrik agertuko gara. Ni maletarekin agertuko naiz, Sacristanen bidaia laguna izango naizela adieraziz». Momentu oro, musika eta poesia oso lotuak egongo dira, poesia bakoitzaren sentimenduak adieraziko baititu musikak.

 

 

 

 

Deja un comentario

WP Twitter Auto Publish Powered By : XYZScripts.com
Scroll al inicio