Aiete Kultur Etxean /Apirila / Ostirala 20 / 18:45
Zuzendaria: Ang Lee.
(Jane Austenen Sense and Sensibility eleberriaren)
Inglaterra XIX mendea. Bi aizpa oso esberdinak beraien artean: bata arrazoitsua eta zentzuduna (Emma Thompson), bestea sentikorra eta grinatsua (Kate Winslet). Biak bizitzaren eta maitasunaren zoritxarrei aurre egingo die.
Moderatzailea: Fernando Mikelajauregi.
Libre, jarleku guztiak bete arte
Jatorrizko hizkuntzan
135 minutu
Ang Lee (txineraz 李安) (1954ko urriaren 23) Taiwango film zuzendaria da. Zinemagintzan Taiwanen hasi zen bazen ere, azken urteotan Hollywooden aritu da. Horko lanen emaitza borobilena Brokeback Mountain filma da, zeini esker Oscar saria irabazi zuen Ang Leek.
Emma Thompson (Londres, 1959ko apirilaren 15a – ) Ingalaterrako aktorea da, Oscar zein BAFTA sarien irabazlea.
Haren lehen paper garrantzitsua 1989ko The Tall Guy komedia erromantikoan lortu zuen. Horren ostean, bira serioago eman zion karrerari, eta kritikak goraipatutako hainbat filmetan parte hartu zuen: 1992ko Howards End (honi esker emakumezko aktore onenaren Oscar Saria eskuratu zuen), 1993ko In the Name of the Father eta The Remains of the Day, edo 1995eko Carrington. Haren hurrengo Oscar Saria Jane Austenen Sense and Sensibility eleberriaren egokipenarengatik irabazi zuen. Hori dela eta, Emma Thompson da antzezteagatik eta idazteagatik Oscar lortu duen pertsona bakarra.
Kate Elizabeth Winslet, (Reading, 1975eko urriaren 5a – ), ezagunagoa Kate Winslet izenaz, noizean behin abestu ohi duen aktore britainiarra da1995ean, Sense and Sensibility etorri zen Ang Leeren zuzendaritzapean. Katek Marianne Dashwooden papera egingo zuen hartan.