Bart, ametsetan, lo nengoala
iturri baten jario leuna
senti nun ene biotz-barruan.
Zorioneko ameskizuna!
Iñoiz txastatu bako iturbegi,
bizi-indarraren suspertzaille, esan
nungo erreten ezkutuak jauz
arazi dizu nere barnean?
Bart, ametsetan, lo nengoala
erlauntza baten burrunba leuna
senti nun ere biotz-barruan.
Zorioneko ameskizuna!
Urregorrizko erleak ezti
gozoa eta ezko zuria
aritzen ziran bertan mamitzen,
oiñaze zarrak arturik gaia.
Bart, ametsetan, lo nengoala
eguzki-gingan argi biguna
senti nun ere biotz-barruan.
Zorioneko ameskizuna!
Gartsua zan, bai; sutondo gori
antzo, bere ematen zun.
Eguzkia zan, argitu eta
negar eragiten zizun,
Bart, ametsetan, lo nengoala
Jainkoa bera zala nuena
senti nun ere biotz-barruan.
Zorioneko ameskizuna l