Miramonen beste aurpegia ezagutzeko parada ematen du ibilbideak; bertako naturgune dotorea, hain zuzen ere. Txangoa haurrekin eginez gero, Eureka! zientzia museoa bisitatzeko aukera izan daiteke.
Miramon. Izen hori irakurrita, ospitaleak eta teknologia parkea etortzen zaizkigu burura. Izenak
izen, eremu honek ere naturgune eder bati ematen dio ostatu. Hain zuzen ere, ingurune horretatik
barrena ibiliko da hurrengo txangoa, oinezkoen zorionerako.
Autobus geltokitik eta pasealekuaz baliatuta, EiTB egoitza aldera doan errepidea jarraitu.
EiTB atzean utzi eta Ikusi enpresaraino iritsiko da errepidea. Ikusi enpresaren azpian, ezkerretara,
asfaltatutako bidexka bat hartu eta jarraitu. Bira eta bira, aparkaleku handi baten ertzetik jarraituz, Aiete azpiko anfiteatrora iritsiko zarete.
Azpian dagoen zubitik igaro, lehengo aparkalekura berriro iritsi eta lehen egindako bidexka aurkako noranzkoan jarraitu. Bira eta bira, Ikusi enpresaren azpiko sarrerara iritsi ordez, Poliklinika azpian dagoen irteeratik hasierako errepidera iritsi eta autobus geltokira heldu.
Ibilbidearen gainean Eureka! zientzia museoa aurkitzen da.Horrenbestez, aukera polita izandaiteke bisitatzeko; ibilbidea haurrekin eginez gero, museora hurbiltzeko are eta arrazoi gehiago daude.
Miremont gaskoi sendiari zor dio izena
DMiramon izenaren jatorria ezagutzeko mende batzuk atzera jo behar da; XII. mendera, hain justu. Garai hartan, Estatu frantseseko hegoaldetikfamilia gaskoi asko etorri zen Donostiara.
Gaskoiak oso merkatari onak zirenez,batzuk merkataritzarekin jarraitu zuten –armadoreak eta itsas merkatariak–. Beste batzuk nekazaritzan aritu ziren, Uliaren inguruan eta hiriaren hegoaldeko muinoetan,Hernanirekiko mugan,finkatuz.Horietako familia gaskoi batek, Miremont sendiak,azken hori egitea erabaki zuen. Horrela sortu zen, beraz,Miramon izena, aipatutako abizena gaztelaniara egokitutakoan.
Luzera.
6.700 m.
Ezaugarriak.
Bira eta joan-etorri bat .
Hurbilketa.
Eusko Trenen Donostiara,eta gero autobusean Poliklinikara.
Hasiera-bukaera.
Poliklinikako autobus geltokian.
Zailtasuna.
Maldatxo errazak.
Azalpenak.
Basoan zehar ibilaldi lasaia.
Interes guneak.
Naturgunea.Eureka! Zientzia museoa. Anfiteatroa.Miramon
www.noaua.com
Patxi Jagoba Azpiroz Manterola
irutxuloko hitza 2012ko maiatzaren 31,osteguna